Azaroaren 30 ean ordinatua izanen da apezpiku, abendualdiko lehen igandea kari, aratsaldeko hiruak ta erditan, Baionako Andre Dena Mari-ko katedralean.
Marc AILLET Aita sortu da 1957 urteko apirilaren 17 an Parakou herrian, (gaurko Afrikako Benin estadoan).
Bere aita, Jacques AILLET (armadako ofiziala), eta bere ama Colette AILLET (ETRILLARD sortzez), Marc da laugarren semea bost anai artean.
1982-ko uztailaren 3an ordenatua apez Geneva Voltri-n (Italian), Saint Martin komunitatearentzat.
Fribourg-eko (Suisian) fakultatean egin ditu theologi estudioak.
Saint Raphaël-eko kologioko eta lizeoko aumoniera (1985tik, 1992 rat).
1986 tik 1992rat Fréjus-Toulon-en theologia erakatsi du.
Saint-Martin komunitatearentzat formakuntza etxeko zuzendaria izana (Gênes-en eta Candé-n Blois-ko elizbarrutian) 1992 tik 1998rat.
Saint Raphaël-eko erretora izana Var-en 1995tik 2005 rat.
Bikario epizkopala, Fayence-en, Fréjus-en eta Saint Tropez-en 2001tik 2002 rat.
Bikario generala 2002 tik.
Kalondea katedralako kapituloan 2003 urtetik goiti.
Theologi doktore baten jabe (Fribourg-eko fakultatean ukana 1989an). Tesiaren gaia : « Lire la Bible avec Saint Thomas » (Edition Univ. De Fribourg-CERF 1993). |