L’agenda de Mgr Aillet
Retour sur événements
Evènements à venir
En vrac

Le message de l’Evêque
Visites Pastorales
Textes de référence
Documents divers

Pélerinages diocésains
Formations diocésaines
Histoire du Diocèse
Dossiers
Publications diocésaines

Cartes du diocèse
Horaires de Messes
Des adresses utiles
Don à Eglise

Plan du site
Liens Internet du diocèse

 

 

 
 

Eliz-omenaldia Beloken 2010ko Urtarrilaren 17an

 
         
 

Belokeko abadeburu 1972 eta 1987 artean, euskaltzain, IRATZEDERrek Euskal Herriko Elizari utzi dio egiazko altxor bat : Salmoen itzulpena, 1963an argitaratua « Salmoak » titulupean, bai eta ere orai gure elizetan emanak diren kantu gehienen hitzak.

Batikanoko II. kontzilioaren ondotik, Aita Xabier DIHARCE - IRATZEDER izan da, besteen artean, euskal liturgian kreatzaile langile suharra partikulazki Aita Gabriel LERCHUNDI eta Juan URTEAGA organistarekin.

Iratzeder-Lerchundi-Urteaga

Koralen batzordean partaide den laiko talde batek proposatu du Belokeko beneditanoeri Iratzederri omenaldi baten eskaintzea. Beneditanoek baietza eman dute orroitaraziz hunen lana ez zitaikela Urteaga eta Lerchundiren ganik berex.

Laster agertu da omenaldi hunek liturgia omenaldi bat izan behar zuela. Denek kartsuki kantatuz hiru idazle sortzaileek moldatu kantuak. Haueri esker baitu gaur Euskal populuak Jainkoa euskaraz otoizten eta goresten !

Lehen partean aratsaldeko lauetarik bostak artean, emanen dira liturgi urtean zehar kantatzen diren kantuak. Salmoak eta kantuak emanen dituzte parropietako abesbatzek : Garaziko San Frantses, Baigorriko Artzain Ona, Kanboko Lapurdiko San Mixel Garikoitz eta Donibane Lohizuneko Jondoni Petriko koralek. Organoan lagun izanen dituztela Etienne Rousseau-Plotto eta Thomas Ospital. Parte hartuko dute ere Baigorri eta Zuraideko gazte talde batek bai eta ere Donosti aldeko Oskarbi taldeak. Liburuxka elebidun bat izanen da bakotxak parte hartzeko gisan.

Omenaldi hori 17ak eta laurdenetan bururatuko da euskaraz kantatu Bezperekin.

Denak komit zirezte eliz omenaldi hortan parte hartzerat Belokeko elizan 2010ko Urtarrilaren 17an, aratsaldeko 4etan.

Afitxa

 
     
   
     

Agenda

11 septembre Messe en mémoire de Mgr Bertrand Lacaste, ancien évêque d’Oran
11 septembre Conférences sur les chemins de Saint-Jacques à Lescar
11 septembre Messe de rentrée de la Propédeutique et du Séminaire
12 septembre Vide-grenier de l’Hospitalité Basco-Béarnaise à Espelette

 

 

Rechercher dans le site