Hau izanen da agorrilaren 30etik buruilaren 3a arte Loiolan antolatua den XXVI. Gogoeta Astearen gai orokorra. Hemen aztertuko da Jesusek bizi eta erakusten daukun Jainkoa nola errotua dagoen gure munduaren barne-muinetan, gure Elizaren argi-ilunetan, Euskal Herriaren nahi eta ezinetan, gutarik bakotxaren historian.
Izenak emaiteko :
Pierre Andiazabal kalonjea (05 59 46 11 33)
Peio Ospital (05 59 29 74 78). |