L’agenda de Mgr Aillet
Journées Mondiales de la Jeunesse 2011
Retour sur événements
Evènements à venir
En vrac

Le message de l’Evêque
Visites Pastorales
Textes de référence
Documents divers

Pélerinages diocésains
Formations diocésaines
Catéchèse
Histoire du Diocèse
Dossiers
Publications diocésaines

Cartes du diocèse
Horaires de Messes
Des adresses utiles
Don à Eglise

Plan du site
Liens Internet du diocèse

 

 

 
 

Arantzazuko beila 2010 : argazkiak eta soinuak

Retour sur le pèlerinage en basque à Notre Dame d’Arantzazu le 14 juillet présidé par Mgr Aillet

 
         
 

Euskaldunen beila Arantzazura 2010. Uztailaren 14ean

- Entzun hemen kantu zonbeit, Jean Eliçagaray apezaren predikua baita ere beilarien lekukotasunak.

Bi mila eta bigarren urtean egin ginuen lehen aldikotz Baionako diosesako Euskaldunen beila Arantzazura. Urte hartan, hain xuxen, Arantzazuko fraile Frantxixkanoek urtemuga berezi bat ospatzen zuten : bost ehun urte saindutegi horren ardura hartua zutela. Labur bada labur aipa dezagun saindutegi horren historia. 1469an artzain gazte batek atxeman zuen Andredena Mariaren estatua edo harrizko itxura ttipi bat arantza baten adarretan.Hain segur handik iragaiten zen bidaiari batek galdua. Leku hartan kapera ttiki bat eraiki zuten, lehenik Oñatiko emazte talde batek zaindua. Gero etorri ziren fraile batzu eta azkenik, 16.mende hastean fraile Frantxixkanoak. Geroztik horiek dute zaintzen saindutegi hau. Behin baino gehiagotan suak suntsitua izan da, 15 eta 16. mendeetan. Geroago ere hemeretzigarrenean, lehen karlixtada denboran. Orai ikusten dugun eliza ederra 20. mendean eraikia izan da, eztabada eta kalapita askoren erdian. Azpimarratu behar da girixtino xoilek eman diruarekin pagatu zirela obra guziak. Bestalde euskal artixta famatuenen obra ederrak miresten ahal ditugu hor : Chillida, Oteiza, Bazterretxea eta beste batzu.

Mendeetan gaindi Arantzazuk itzal handia izan du Euskal Herri guzian, bainan bereziki Gipuzkoan, probintzia horren zaindari edo patroina baita. Hor ibili diren erromes edo beilarien artean ospetsuena san Inazio Loiolakoa izan da. Konbertitu zelarik, Arantzazuko Amaren oinetan otoitz egitera joan zen, Euskal Herritik urrundu aitzin. Geroztik nork daki zenbat beilari igan den Arantzazura : bereziki joanden mende hortan, igande guziez Gipuzkoako parrokia bat bazoalarik horrat beilaz. Fraileen etxearen ondoan bada ere beste etxe bat gogojardunak edo egun batzuetako otoitzaldia egin nahi dutenentzat. Arantzazuko Ama Birjinaren besta irailaren 9an delarik, egiten da urte guziez bederatziurren bat, fededun asko biltzen duena.

Bestalde erran behar da eragin handia izan dutela Frantxixkano fraileek, herrietan baizabiltzan misioneak predikatzen. Erran behar da ere ainitz fraile bazirela hor : 1900an, 44 ; 1960an, 147 ; orai aldiz berrogeietara jautsiak dira.

Lehen, seminarioa zuten lekuan, badira orai bi eraikidura modernak, Euskal Jaurlaritzak eginak : Gandiaga zentroa eta Baketik ; Gandiaga frantxixkano apez poeta bat zen, eta zentro hortan, mintzaldi eta ikastaldiak egiten dira oraiko gaietaz. Baketik, aldiz, izenak dio bakearen bideak aztertzeko eta bultzatzeko egina dela.

Aipatu behar da ere aspaldiko urtetan irratitik egiten dutena : igande goizetan meza. Eta telebixtan, Iñaki Beristainek igandero egiten duen oren laurden bateko mintzaldia telebixtako meza aitzin, oraiko arazo edo problemak kristau ikuspegitik argitzeko.

Bainan goazen gure beilara. Zenbat ginen ?
Bost ehun baino gehiago ; bi dozena apez, Jaun Apezpikua buru. Dena euskeraz, meza aintzin kantuaren prestatzea eginik, gizonek eta emaztek aldizkatuz emana, organoan Jean Marie Eyharts, eta Ziburuko tronpeta joile gazte bat harekin. Kantuen gidari : goizean Jean Larrieu, aratsaldean, Alexandre Aguerre. Bazen ere kantari gazte talde bat Mikel Erramuzpek gidatua.

Ahantzi gabe mezako predikaria, , Ziburuko erretora. Ez dut erraitearen beharrik kartsutasun handienean kantatu ditugula meza eta bezperak, Maria Birjina Elizaren Ama eta etsenplua ohoratzen eta otoizten ginuela. Bururatzean, jaun apezpikuak eskerrak eman diozkate guzieri eta bereziki beti bezala anai harrera goxoa egiten daukuten fraileeri. Eta hango mendi eta bazter xoragarriak miretsi ondoan, itzuli gira etxera.

Pierre ANDIAZABAL Kalonjea.

 
     
   
     

Agenda

13 août Spectacle de Robert Hossein sur la Vierge Marie à Lourdes
14 août Messe pour les engagements de la communauté catholique Palavra Viva
15 août Le 350ème anniversaire de Notre Dame de Piétat (Pardies)
16 août Conférence de Jérôme Cordelier à la Paroisse Saint Pierre de l’Océan à Saint Jean de Luz

 

 

Rechercher dans le site